XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina maiz aski beren artean ezberdintasun handirik nabarmentzen ez badugu ere, herriek egiten duen bereizkuntzak funtsik baduela pentsatzea bidezkoa da.

Lévi-Strauss-ek honelako bi puntu bereizgarri ikusten ditu.

a) Ipuinetan azaltzen diren aurkatasunak mitoetakoak baino legunagoak, xeheagoak dira.

b) Laguntasun horri esker, ipuinak logikarekin edo erlijiozko ortodosiarekin edo ta gizartearekin dituen harremanak eta loturak ez dira hain hertsiak, zabalagoak baizik.

Ipuinaren beratasun horrek, halere, buruhauste aski emango dizkigu, mitoetan gordinik azaldutako aurkatasunak, estalita eta zomorroekin bezala agertuko bait zaizkigu ipuinetan, horrela bere aurkikundea zailagoa eginaz.

Bestalde ipuinaren mito-goxapen horrek, ahulagoa bihurtuko du ipuina, eta kanpoko erasoak errezago kutsatuko dute, bere itxuraldaketa handituaz; Propp-ek berak aitortu zuen bezala: Zibilizazioak guti ikuitu duen nekazari gizartean bakarrik gordetzen da argi eta garbi ipuinen egitura (2) V. PROPP: Op. cit. 123 or..